Plazako datuak 2022 2023-05-09

Bertso plaza 2022: jaialdiak gora eta parekitasunean eusten

2022ko plazaren azterketa egin du Bertsozale Elkarteak, urteko saio kopuru osoa aintzat hartuta (txapelketak eta sariketak sailkapen horretatik kanpo gelditzen dira). Orotara 1.069 saio egin ziren 2022an, 2019ko antzeratsu: 1.128 orduan. Datu orokorrak apalxeagoak izan arren, pandemia aurrean baino 74 jaialdi gehiago egin ziren iaz eta horrek bertsolarien parte hartze kopuru osoa pandemia aurrekoa baino handiagoa izatea ekarri du. 2019an 3.016 parte hartzen izan zituzten bertsolariek. 2.022an, 2.229.

Formatuek dagokionez, jaialdiek gora egin dute pandemia aurretik eta otordu bueltakoak zein librekoak zerbait jaitsi.

Parekidetasunean, % 53 eta % 47
Txapelketak eta sariketak aintzat hartu gabe, 2022an plazako parte hartzeen %53,2 gizonezko bertsolariek egin zituzten eta %46,8 emakumezko bertsolariek. Pandemia garaian portzentaiak oso antzerakoak izan ziren (%53,5/%46,5) baina libreko eta lagunarteko saioen etenarekin argazkia ez zen erabat erreala, kontuan izanda saio mota horretan dagoela desorekarik handia parekidetasunean. 2022an, bertso afari eta bazkarien %53 mixtoak izan dira. %35etan gizonezkoek bakarrik kantatu dute eta %11,5etan emakumezko bertsolariek.

30 urtez beherako bertsolariak ia % 40
Belaunaldiartekotasunean azken urteeetan ez da aldaketa handirik datuetan. Plazan bertsolarien adin tarte nagusia 20-30 urte bitartekoa da. Parte hartzeen %31 egiten dituzte tarte horretakoek. Eta plazan dabiltzan bertsolarien % 37 30 urtez beherakoak izan ziren 2022an.  30-40 urte bitartekoak %29 eta 40-50 urte bitartekoak % 24. 50 urtez gorakoak %6.

Herrialdeka
2022ko 1.069 bertso saioak herrialdeka banatuta, %43 Gipuzkoan egin ziren, %30 Bizkaian, %13 Nafarroan, % 10 Araban, %4 Lapurdin, %1 Baxenabarren eta beste %1 Xiberoan.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu