Zallan eta Busturian, 18:30etan 2023-05-24

Bizkaiko Txapelketako sailkapen faseko azken bi saioak eguenean

Bizkaiko Txapelketako sailkapen faseko azken bi saioak eguenean
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak azken bi saioak jokatu ondoren jakinaraziko du udazkeneko fasean kantatuko duten bertsolarien zerrenda.

Bizkaiko Txapelketako sailkapen faseko azken saioak jokatuko dira ostegunean Zallan eta Busturian,18:30ean. Horren ondotik argituko da udazkeneko fasean parte hartuko duten bertsolarien zerrenda.

Busturian, kultur etxean, 18:30etan, Zihara Jainaga Larrinagak aurkeztuta:

• Asier Alcedo Cano
• Eneko Aldana Carrasco
• Irune Basagoiti Agirre
• Izaro Bilbao Arostegi
• Janire Arrizabalaga Munduate
• Nagore Beitia Telletxea

Epaile lanetan Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea ariko dira. Idazkari, Ariane Elejabarrieta Amorrortu.



Zallan, El Longar Jauregiko Kaperan, 18:30etan, Idoia Anzorandia Kareagak aurkeztuta:

• Ander Aldazabal Olabarri
• Bittor Altube Sarrionaindia
• Enare Muniategi Etxabe
• Garikoitz Sarriugarte Onaindia
• Iruri Altzerreka Martinez
• Jokin Ansotegi Vallejo de Olejua

Epaile lanetan Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre eta Miriam Juaristi Urizar ariko dira. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga.

www.bertsosarrerak.eus atarian sarrerak
Ohiko moduan, saioetako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai, baita saioen egunean aretoetako txarteldegietan bertan ere, 18:00etatik aurrera. Sarrerak 3 euro balio du, Bertsozale Elkarteko bazkideek 2 euroan izango dute eskuragai, eta 18 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango.

Albiste gehiago

Jon Agirresarobe Lopetegi 'Torrotxo' - Bertsolari Bertsozale podkasta 2024-05-17

«Lagunartean bildu eta bertsotan egitea izan da bertsolaritzak eman didan gauzarik ederrena»

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»