Iurretako Abadetxean, 20:30etan 2023-06-05

Durangaldeko VIII. Kopla Txapelketa barikuan

Durangaldeko VIII. Kopla Txapelketa barikuan

Durangaldeko VIII. Kopla Txapelketa jokatukoda bariku honetan Iurretako Abadetxean, 20:30etan hasita, Durangaldeko Bertso Eskolaren eskutik. Hamar bertsolari ariko dira kantuan: Bittor Altube, Janire Arrizabalaga, Ixone Asategi, Irune Basagoiti, Igor Galarza, Unai Iturriaga, Naroa Jaio, Gorka Lazkano, Paulo Salterain eta Ander Sarriugarte.

Gai-jartzaile lanetan Iruri Altzerreka, Itxaro Juaristi eta Ainhoa Urien ariko dira. Iaz Janire Arrizabalaga izan zen txapalataduna.


 

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza