Xabier Irujo - Renoko Euskal Ikerketa Zentroko zuzendaria 2023-06-13

«Bertsolaritza euskal kulturako bizkarrezurretako bat da eta Renoko Ikerketa Zentroan sail propioa du»

Renoko Euskal Ikerketa Zentroak argitaratutako lanek urtero 2.000 jaitsialdi izaten dituzte mundu zabalean.

Xabier Irujo Renoko Euskal Ikerketa Zentroko zuzendariak (University of Nevada. Center for Basque Studies) bertsolaritzak euskal kulturgintzan duen garrantzia azpimarratu du eta beren ikerlerroetako bat dela nabarmendu. Hor kokatu du Bertso eskolak. Basque Improvisational poetry schools. Azpimarratu du ikerketa lan honen balio handienetako bat dela bertso eskola munduko pertsonek egindako ekarpena izatea.

Renoko Euskal Ikerketa Zentroak argitaratutako lanek badute oihartzuna mundu zabaleko akademiaren plazan. Urtero 2.000 jaitsialdi izaten dituztela nabarmendu du Irujok.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza