Aitor Etxebarriazarraga Gabiola - Argi Baltza Sariketako txapelduna 2023-06-28

«Aspaldiko plazetara bueltatu eta barriak ezagutzeko gogo handiz nago»

Lilibertso bertso eskolak sortu zuen Argi Baltza Sariketaren ekarpena azpimarratu du Bizkaiko finalistak.

Aitor Etxebarriazarragak irabazi du III. Argi Baltza Sariketa. Final ona izan zela adierazi dio bertsolari gernikarrak Bertsoa.eus-i eta bera ere gustura gelditu zen bere lanarekin. Lilibertso bertso eskolak sortu zuen Argi Baltza Sariketaren ekarpena azpimarratu du Bizkaiko finalistak. Plazan gogotsu dabil eta, urte hasieran agendaz arin samar ibili arren, baditu plazak. «Plazara zaharretara itzuli eta berrietara joateko gogoz» dago Etxebarriazarraga.

Udazkenean Bizkaiko Txapelketarekin hitzordua izango du berriro. Iaz Euskal Herriko finalaurrekoetan kantatzetik dator. Entzun bere hitzak. Irudiak: Oizmendi Telebista.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza