Bertsolariak gaiekin aritu ziren kantuan 2009-10-06

150 lagun elkartu ziren Mutrikuko bertso-afarian

Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia eta Julio Sotok kantatu zuten. Eneritz Azkuek jarri zituen gaiak.
 Joan zen larunbatean bertso-afaria izan zen Mutrikun. Afaria kanpoan izan zen, eta bertsolariek behin eta berriro aipatu zuten egiten zuen hotza. Giroa beroa izan zen hala ere, 150 lagun elkartu baitziren afarira. Honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Beñat Gaztelumendi
 Iker Zubeldia
 Julio Soto

 Eneritz Azkuek jarritako gaiekin kantatu zuten hiru bertsolariek. Gai gehienak umorezkoak izan ziren, baina izan ziren serioagoak ere. Hala, poligono industrial bat eraikitzeko lurrak kentzen dizkioten baserritarraren paperetik kantatu zuen Beñatek. Juliok eta Beñatek berak krisiari kantatu zioten ondoren.

 Azkenean bertsolariak "gustura" zeuden egindako lanarekin.

Libreko zatia
2009-10-03 Mutriku

Iker apaiza eta Beñat iloba
2009-10-03 Mutriku

Beñat eta Julio langileak
2009-10-03 Mutriku

Zubeldia bakarka
2009-10-03 Mutriku

Beñat bakarka
2009-10-03 Mutriku

Albiste gehiago

Ipuin kontakizun musikatua 2026-10-19

Otsoko eta Xilili, herriz herri ipuin kantari

Bideopodcasta 2026-10-17

Bidegurutzean jarraitzen dugu

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta