Igor Elortza - Bertsozale Elkarteko Lehendakaritza taldeko kidea 2023-09-14

«Azpimarratzekoa da txapelketak bertso munduan duen garrantzia»

Igor Elortzak, Bertsozale Elkarteko Lehendakaritza Taldeko kide gisa, txapelketak oro har, eta Bizkaiko Txapelketak aurtengoan, bertsolaritzaren plaza orokorrari egiten dion ekarpena eta ematen dion bultzada azpimarratu zituen Bizkaiko Txapelketaren aurkezpenean. Bertsolaritza mugimenduan jartzen du alde askotatik txapelketak: alde artistikotik lehenik, bertsolarien lanketa eta ekarpenetik, entzuleen interes berezitik, herri kultura ikuspegia ere azpimarratu zuen Elortzak eta baita oro hor gizartean lortzen duen erakarpen maila ere. Hori guztiak Bertsozale Elkartearen lan moldeetan, bertsolari eta bertsozaleen arteko lanean, borondatezko eta langile profesionalen arteko lankidetzan eta herrian herriko bertso-eskolen parte hartzearekin. Babesleak ere eskertu zituen Elortzak, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao Bizkaia Kutxa eta tokian tokiko udalak.

 

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza