Leitzan eta Bilbon izango dira saioak 2009-10-06

Astebururako sarrerak salgai daude

Internet bidez eskuratu daitezke ohiko web orrian. Hala ere, Arriagako web orrian eta txarteldegian ere eskuratu daitezke sarrerak.
 Aste honetan bi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko Txapelketa Nagusiak. Larunbatean Leitzan izango da saioa. 900 lagun inguru sartzen dira Leitzako Udal Kiroldegian, eta salgai daude harako sarrerak, honako web orrian. Bestalde, egunean bertan ere erosi ahal izango dira sarrerak, 16etan irekiko baitira txarteldegiak. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Xabier Sukia
 Ainhoa Agirreazaldegi
 Etxahun Lekue
 Iñigo Olaetxea
 Iñigo Manzisidor "Mantxi"
 Ibon Ajuria

 Gai-jartzaile lanetan Fernando Anbustegi ariko da.

 Igandean, berriz, Bilboko Arriaga antzokian izango da kanporaketa. 1100 lagun sartzen dira bertan, eta ohiko web orrian daude salgai sarrerak. Horrez gain, Arriagako web orriaren bidez ere eskura daitezke txartelak. Igandean bertan ere salgai egongo dira. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Maddalen Arzallus
 Jexux Mari Irazu
 Julio Soto
 Iñaki Zelaia
 Amaia Agirre
 Asier Otamendi

 Gaiak Maite Berriozabalek jarriko ditu.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu