San Jeronimo auzoko bertso-afaria ere emango dute 2009-10-07

Zestoako kanporaketa eskainiko du aste honetan Hitzetik Hortzerak

Txapelketan, saioaz gain, saioaren ingurukoak ere jaso zituzten: kaleko giroa, kamerinokoa... Horrez gain, Beñat Gaztelumendi eta Julio Sotorekin hitz egingo dute saio ostean, Mutrikura nola doazen jakiteko.
 Aste honetako Hitzetik Hortzerak bi saio nagusi eskainiko ditu.

 Alde batetik, joan zen larunbatean Zestoan izan zen Euskal Herriko Txapelketako kanporaketaren laburpena emango dute. Honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 1.- Jone Uria         661,5
 2.- Uxue Alberdi      660
 3.- Iñaki Gurrutxaga  642,5
 4.- Oihana Bartra     612
 5.- Miren Artetxe     583,5
 6.- Odei Barroso      574,5

 Oholtzan gertatu zenaz gain kamerinoetan eta kanpoan jazotakoaz ere ariko dira. Gainera, Jone Uria elkarrizketatuko dute erredakzioan.

 Bestalde, Mutrikuko San Jeronimo auzoan izan zen saioaren laburpena ere emango dute. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Iker Zubeldia
 Julio Soto
 Beñat Gaztelumendi

 Azkeneko biak Zestoan izan ziren kanporaketa entzuten, eta horiekin hitz egingo dute programan.

 Aurten aldatu egin da Hitzetik Hortzeraren ordutegia.

 ETB3n bihar gauean eskainiko dute emanaldia, gaueko 22etan. ETB1en, berriz, larunbatean izango da, eguerdiko 13etan.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu