Goizeko 10etan izango da Baionako Euskal Museoan 2009-10-08

Txapelketa Nagusiaren aurkezpen prentsaurrekoa izango da gaur Baionan

Ipar Euskal Herrian bi saio jokatuko dira aurtengoan. Urriaren 17an Uztaritzen final-laurena izango da. Azaroaren 15ean, berriz, finalaurreko bat jokatuko da Hendaian.
 Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpen prentsaurrekoa izango da gaur Baionan. Goizeko 10etan hasiko da aurkezpena, Baionako Euskal Museoan. Honako ordezkari hauek izango dira bertan: Jexux Arzallus (bertsularien Lagunak Elkarteko Lehendakaria), Jokin Castaños (Txapelketa Nagusiko arduraduna) eta Kutxako ordezkari bat.

 Aurtengo honetan bi saio jokatuko dira Ipar Euskal Herrian. Alde batetik, urriaren 17an final-laurden bat izango da Uztaritzen. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Arkaitz Estiballes
 Erika Lagoma
 Unai Muñoa
 Beñat Gaztelumendi
 Aitor Sarriegi
 Xabi Paia

 Joana Itzainak jarriko ditu gaiak.

 Bigarren saioa azaroaren 15ean izango da, Hendaian. Finalaurreko saio bat izango da, eta Amets Arzallus, Jon Maia eta Jone Uria bertan izango dira. Gainerakoak puntuazioen arabera erabakiko dira.

 

(Argazkia Alberto Elosegik aterea da)

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu