Bertso jarri musikatuak 2023-10-16

«Zahartuko gara», Aitor Etxebarriazarragaren sorta

Aitor Etxebarriazarragak Zahartuko gara sorta dakar Ezkondu eta ezkongai doinuan. Grabaketa Bergarako Seminarixoan egina da.

Zahartuko gara

1
Aurre gabeko atzea,
helmugara ailegatzea,
behin hasia bukatzea.
Zenbat alditan amestu ote den
denboraren geratzea,
zaila da irudikatzea
inon larruan sartzea,
zer ote da zahartzea?

2
Handitzean edadea,
galtzen da habilidadea,
askoren atsekabea.
Sentitzen hasten zaren unean
ia baliogabea,
non da komunidadea?
nork osatzen du sarea?
Nork moztu bakardadea?

3
Erresidentzi aukerez,
herentziz eta karterez,
zein osasun gorabeherez.
Bere aurrean aritu dira
seme-alaba asko berez,
familiako aferez,
oinerdekoen boterez,
ulertuko ez balu legez.

4
Gizarte independente
bat eraikitzeko bete
mila pisu indezente!
Joan ziren lehengo etxalde eta
famili omnipresente,
Lehen mundu dekadente
hontaz ez gara kontziente
ta auzokoa ausente.

5
Begitara begiratzen
jarrita ez gara biratzen,
baina eztugu hitzik hartzen.
Mila galdera ditudan arren
egitera ez naiz ausartzen…
Zerk ote gaitu banatzen?
Kostatzeko hainbeste asmatzen,
nagusiekin harremantzen.

6
Bizitzan azken bolada,
bakoitzak bere bolara,
bizitzeko kaiola da.
Zubi guztiak erre ditugu
inor ez heltzeko hara,
urrutitik badaezpada,
nahiz aldendu begirada
denok zahartuko gara!

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu