Urepelen izango da urtero bezala 2009-10-11

Xalbador Eguna ospatuko da gaur

Eguerdiko 15:30etan izango da bertso-saioa. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso ariko dira bertsotan.
 Xalbador eguna ospatuko da gaur Urepelen, urtero bezala. Aurtengo honetan berrikuntza bat izango da. Urtarrilean hil zen Antonio Zabala, eta bera ere omenduko dute. Antonio Zabalak ekarpen handia egin zion bertsolaritzari. Berak sortu zuen Auspoa saila 1961ean, eta bertso-bilketa harrigarria egin zuen. Honako ekintza hauek burutuko dira gaur:

  9:30etan Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, etxola eta Urepele ezagutzeko
  10:30etan meza
  Goizean zehar argazki zaharren erakusketa izango da, Urepeleko ezker paretan
  12:30etan Herri Kirolak. Donazaharre (Baxe Nafarroa) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) taldeak lehiatuko dira sokatiran, segan, orga altxatzean eta lasto altxatzean.
  13:30etan bazkaria eta herri kantak
  15:30etan haurren txokoa egongo da, haurrei egokitutako herri kirolekin
  15:30etan bertso-saioa: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Amets Arzallusek kantatuko dute. Gaiak Joxe Mari Iriondok jarriko ditu
  17:30etan Erromeria, trikitilariekin

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu