Joanes Illarregi Marzol -Elkarrizketa 2023-10-18

«Aurreko txapelketetan ikasitakoa plazaratu nahiko nuke eta beste ardura batetik bizi saioak»

2023/NBT23/elkarrizketak/Joanes_illarregi_elkarrizketa_ona.mp3.mp4

Joanes Illarregi Marzol (Leitza, 1999) Euskal Herriko finalean kantatuta heldu da Nafarroako Txapelketera. Datu berria izan da hori Nafarroako Txapelketaren historian. Zurrunbilo hura pasata, leitzarrak aitortu du aukeran azkarregi etorri zaiola berriro ere txapelketan sartzeko garaia baina gogotsu heldu dio edizio berri honi ere. Uharteko final-laurdena irabazi eta Lesakan jokatuko du finalaurrekoa.

Pausoka joan nahi du eta ez dio helburu zehatzik jarri bere buruari, baina badaki zer nahiko lukeen: aurreko txapelketetan ikasia plazaratu, saioetan beste egonarri bat izan eta beste ardura batetik batetik bizi. Bertsoa.eus-ek jaso ditu bertsolari leitzarraren Uharteko saioaren balorazioa eta txapelketako gogoetak.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza