Arriaga antzokian izango da, arratsaldeko 17:30etan 2009-10-11

Bertsolari Txapelketa Nagusiko 3. saioa izango da gaur Bilbon

Amaia Agirre, Maddalen Arzallus, Jexux Mari Irazu, Asier Otamendi, Julio Soto eta Iñaki Zelaiak kantatuko dute. Gaiak Maite Berriozabalek jarriko ditu.
 Jokoan da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Joan zen astean hasi zen txapelketa, Zestoan. Atzo jokatu zen bigarren kanporaketa Leitzan, eta gaur izango da hirugarrena, Bilbon. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da saioa, Arriaga Antzokian. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Amaia Agirre
 Maddalen Arzallus
 Jexux Mari Irazu
 Asier Otamendi
 Julio Soto
 Iñaki Zelaia

 Beraz, hiru gipuzkoar (Agirre, Zelaia eta Irazu), arabar bat (Otamendi), nafar bat (Soto) eta lapurtar bat (Arzallus) igoko dira oholtza gainera. Adinean bada alderik: 30 urte paseak dira Otamendi, Agirre, Irazu eta Zelaia. Sotok eta Arzallusek, berriz, 25 urtetik behera dituzte: 21 Juliok eta 18 Maddalenek (txapelketako gazteena da). Esperientzia handiena Jexux Mari Irazuk du Txapelketa Nagusian, laugarren partehartzea izango baitu aurtengoa. 1997an eta 2001ean finalista izan zen gainera. Dena den, ez da esperientziadun bakarra. Amaia Agirre finalaurrekoetara iritsi zen 2005ean, Asier Otamendik laugarren partehartzea du aurtengoa eta Iñaki Zelaia lehenago ere aritua da Txapelketa Nagusian. Julio Soto eta Maddalen Arzallusentzat lehenengo partehartzea izango da.

 Saioa Maite Berriozabalek gidatuko du. Berak ere lehenengo partehartzea du hau Txapelketa Nagusian.

 Antolakuntzak saiora goiz agertzeko eskatu du, sarrerekin arazorik izan ez dadin. 1100 lagunentzako lekua izango da antzokian.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu