Markina-Xemeinen jokatu zen 2023-11-07

'Sagutxo kaxkarinak' BBK Sariketako finalaurrekora

'Sagutxo kaxkarinak' BBK Sariketako finalaurrekora

Markina-Xemeingo Plazabarripeko kultur aretoan jokatu zen atzo 31. BBK Sariketako lehenbiziko kanporaketa kanporaketa, Santa Eufemiko zelaixen eta Sagutxo kaskarinak taldeen artekoa, eta sagutxoak sartu dira finalaurrekora. Getxon jokatuo da, azaroren 20an. Publikoan Bekobenta eta Berakruz ikastetxeetako ikasleak izan ziren bertsolarien lana txalotzen.



Santa Eufemiko zelaixen taldean, Eider Fernandez Aranburu, Ariane Sololuze Salaberria eta Iraia Lauzirika Ugarte aritu ziren eta Sagutxo kaskarinak taldean, Amaia Gallastegi Urigoitia, Maddi Aurtenetxe Bustinxa eta Naroa Iturriotz Lauzirika.

Peru Vidal Gurrutxaga aritu zen aurkezle eta epaimahaian Ander Elortegi Garatea, Etxahun Lekue Etxebarria eta Koldo Gezuraga Seijido egon ziren. Idazkari beharretan, Maria Ortega Zubiate.

BBK sariketako hurrengo kanporaketa bihar jokatuko da, Bermeoko Eleizalde ikastolan 11:30ean.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza