BBK Sariketa 2023-11-09

Txori kantari taldea finalaurrekoetara, Bermeoko saiotik

Txori kantari taldea finalaurrekoetara, Bermeoko saiotik
Datorren saioa astelehenean Zallako Mimetiz eskolan 10:00etan.

Atzo jokatu zen Gazteen XXXI. BBK Sariketako bigarren kanporaketa, Bermeoko Eleizalde Ikastolan. Txori kantari taldeak eta Azkena pentseuk jokatu dute kanporaketa, eta lehenengo taldea sailkatu da Getxoko finalaurrekora, azaroaren 20an.

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

    Txori kantari: Malen Bilbao Basterra, Ekhi Zuluaga Intxaurbe eta Aiala Irurtia Montero.
    Azkena pentseu: Iradi Barrenetxea Akesolo, Eider Fernandez Aranburu eta Luberi Irurtia Montero.

Saioko aurkezlea Idoia Anzorandia Kareaga izan zen eta epaimahaia Ander Elortegi Garateak, Etxahun Lekue Etxebarriak eta Koldo Gezuraga Seijidok osatu zuten. Idazkari beharra Maria Ortega Zubiatek egin zuen.



BBK sariketako hurrengo kanporaketa datorren astelehenean jokatuko da, Zallako Mimetiz eskolan 10:00etan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza