Uztaritzen eta Zarautzen izango dira kanporaketak 2009-10-13

Astebururako sarrerak salgai daude

Uztaritzen 900 ikusle ingururentzat dago lekua eta Zarautzen, berriz, 1 100entzat. Internet bidez eskuratu daitezke, eta saio aurretik ere erosi ahal izango dira leihatiletan.
 Asteburu honetan bi kanporaketa jokatuko dira Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian. Larunbatean Uztaritzeko Kiroleta Pilotalekuan izango da saioa, arratsaldeko 17:30etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Xabi Paia
 Aitor Sarriegi
 Erika Lagoma
 Unai Muñoa
 Beñat Gaztelumendi
 Arkaitz Estiballes

 Gaiak Joana Itzainak jarriko ditu. Pilotalekuan 900 ikuslerentzat dago lekua.

 Igandean, berriz, Zarautzen izango da final-laurdena, Aritzbatalde kiroldegian, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Honako bertsolari hauek igoko dira oholtza gainera:

 Iratxe Ibarra
 Xabier Silveira
 Iker Zubeldia
 Unai Agirre
 Oihane Perea
 Joxe Munduate

 Saroi Jauregik aurkeztuko du saioa. Aretoan 1 100 bertsozalerentzat dago lekua.

 Sarrerak internet bidez egongo dira eskuragai, ostegun gauerdira arte. Horretarako, egin klik hemen. Bestalde, Uztaritze eta Zarauzko leihatilan ere erosi ahal izango dira.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu