Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketa 2023-11-13

Zallako Anitzak taldea nagusitu da hirugarren kanporaketan

Zallako Anitzak taldea nagusitu da hirugarren kanporaketan
Bertsolari Gazteen XXXI. BBK Sariketako hirugarren kanporaketa Zallako Mimetiz HLHI ikastetxean jokatu da. Bertan, Zallako Anitzak eta Sopu Bertso Abentura taldeak aritu dira. Zallako taldea finalaurrekoetara sailkatu da.

Bertsolari Gazteen XXXI. BBK Sariketak hirugarren kanporaketa izan du gaur, Zallan. Herriko Mimentiz HLHI ikastetxean jokatu da azken aurreko kanporaketa, eta bi talde hauek aritu dira kantuan: Zallako Anitzak eta Sopu Bertso Abentura. Talde horietako partaideak hauexek izan dira:

    Zallako Anitzak: Nahia Ruiz de Arbulo, Aimar Marcos eta Naia Martin (Zalla).
    Sopu Bertso Abentura: Izei Nuñez, Adur Lopez eta Iker Garai (Sopuerta).

Zallako taldeak bildu ditu puntu gehien, eta, beraz, berau sailkatu da finalaurrekoetara: Mungian, azaroaren 22an, Torrebillela Kultur Etxean.

Saioa ikusten, publikoan, Mimentiz HLHIko ikasleak egon dira. Gai jartzaile lanak Jon Martinez Beaskoetxeak egin ditu. Epaile, ostera, hiru hauek egon dira: Etxahun Lekue Etxebarria, Juanjo Respaldiza Ozaeta eta Ander Elortegi Garatea. Epaileen ordezkari, ostera, Maria Ortega Zubiate ibili da.

Datorren saioa, eta azken kanporaketa, Zornotzan izango da, azaroaren 15ean, goizeko 10:00etan. Bertan, hiru taldek hartuko dute parte: Poto maitaleak, Iurretaren su etenetik eta Errima ehiztariak.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza