Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023-11-23

Nafarroako zortzi finalistak ilusioz eta final on bat egiteko arduraz

2023/NBT23/aurkezpena/elkarrizketak_denak_xabat.mp3.mp4
Zortzi finalisten hitzak jaso ditu Bertsoa.eus-ek. Finalean sartu izanak dakarkien sentipenaz, orain arteko bideaz eta finalera begirako helburuez galdetu die.

«Poza» eta «ilusioa» dira bereziki Nafarroako zortzi finalistei abenduaren 2ko final handian kantatzeak sortu diena. Horrekin batera aipatu dituzte «ardura», «zorroztasuna», «argitasuna», «aukera», «egun handia»... finalisten aldartearen erakusgarri. 2006tik lehenengoz Nafarroako final batean bi emakumezko bertsolari izango dira oholtzan kantari. Estitxu Arozena eta Erika Lagoma aritu ziren orduan. Saioa Alkaiza eta Sarai Robles aurtengoan. Bortzirietatik Iruñerrira.

Eneko Lazkoz izango da finalista beteranoena 40 urterekin. Zortzigarren finala du. Julio Soto da finalik eta txapelik gehien dituena: hamaikagarren finala eta bost txapel. Saioa Alkaizak egungo txapeldun gisa kantatuko du bere bigarren finalean. Joanes Illarregi izango da Nafarroako finalean kantatuko duen lehenengo Txapelketa Nagusiko finalista. Xabat Illarregi da zortzikoteko gazteena: 22 urterekin hirugarren finala du Leitzarrak. Saats Karasatorre eta Sarai Robles dira finaleko berritasunak, aurretik bide luzea egina dutenak biak.

Bertsoa.eus-ek guztien hitzak jaso ditu.

 

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza