Alaitz Rekondo Ferrero - Nafarroako txapela jartzeko ardura izango duena 2023-11-27

«Sorpresaz hartu dut baina ilusio handiarekin egindako lanaren aitortza delako»

2023/NBT23/aurkezpena/alaitz_rekondo.mp3.mp4
Alaitz Rekondo Ferrerok jarriko dio abenduaren 2an Nafarroako txapela irabazleari bertsolaritzaren mugimenduan egin duen lanaren esker onez. Bertsoak elkarrizketa egin dio.

Alaitz Rekondo Ferrerok urte asko daramatza Nafarroako finaleko oholtzan baina aurtengoa berezia izango da. Nafarroako Bertsozale Elkarteak lesakarren lana aitortu eta eskertu nahi izan du txapela jartzeko izendatuta. Rekondo Ferrerok Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaritzan eta gai-jaratzailetzan egin du bereziki ekarpena. Sospresaz baina aldi berean ilusioz hartu du erabakia «lanaren aitortza delako eta hori beti goxoa delako».

Oraindik kanpotik bezala begiratzen dio egoerari eta laino batean bezala dagoela aitortu du, bere buruari momentu hori irudikatzen utzi nahi ezik bezala.

Bide hau bertsotan hasi zuen Alaitz Rekondok eta Nafarroako Txapelketan ere hainbat aldiz kantatua da. Aldi horren oso oroitzapen ona du barruan. Hamaika urte egin ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari, Manolo Arozenaren eskutik hartu lekukoa eta Nerea Bruñoren eskuetan utzi bitartean.

Gai-jartzaile lanetan berriz, 21 urte daramatza Rekondok, 2002an hasita. Eroso sentitzen du hor bere burua eta bide horretan jarraitzeko asmoa azaldu du. Plazan ez ezik, txapelketan ere ibilbide luzea egin du hor, bai Nafarroan eta bai Txapelketa Nagusian.

Bertsoa.eus-ek bere sentipenak bildu ditu.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran