Nerea Ibarzabal Salegi - Elkarrizketa 2023-11-28

«Finalean nahiko nuke duela bi urteko kontzentrazio maila eduki»

2023/BBT23/elkarrizketak/NereaIbarzabal.mp3.mp4
Azken bi urteetako txapelketen oihartzunak bere barrutik «erantzi barik» iritsi zaio aurtengo Bizkaikoa Nerea Ibarzabali, baina, oso gogotsu dago.

Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein 1994) Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bere laugarren finalera sailkatu da. Seigarren parte hartzea du 29 urterekin eta txapelari eusteko lehian izango da abenduaren 16an Miribillan. Azken bi urteetako txapelketen oihartzunak bere barrutik «erantzi barik» iritsi zaio aurtengo Bizkaikoa, baina, ekainean halakorik uste ez arren, oso gogotsu dago txapelketaren «adrenalinak» motibarazteko duen indarragatik-edo. Aitortu du txapelketako plazak, bere gogorrean, pareko gutxi duela ondo ateratzen denean.

Hiru urtean jarraian hiru txapelketa jokatzeak dakarren motibazio beharra lantzeko Bi haur Etxahunen hilobian kantuko doinua baliatu du Ibarzabalek eta hor egin zuen bakarkakoa Lemoan. «Hainbeste hunkitzen ninduen doinuak! Eta norbera ere hunkitzea beharrezkoa da gero hori transmititzekotan». Ez zekien aurrez beste inork bertsotan baliatua ote zen baina azken astea jakin du baietz, Maddi Ane Txoperenak birritan baliatua duela, agurrean zein bakarka.

Finalera begira, talde gisa, distira handiko final bat egiteko ahalegin kolektiboan sentitzen du bere ardura partea Ibarzabalek. Maila pertsonalagoan, duela bi urteko tenple eta «bertsoaldiz bertsoaldiko kontzentrazio ia exageratua» izan nahi lituzte bertsotan.

Bertsoa.eus-ek jaso ditu Lemoako saioko Ibarzabalen balorazioa eta finalera begirako gogoetak.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu