Internet Kafe izeneko ikuskizuna izango da gaur 2009-10-15

Gaur hasiko da Bertsoaroa Iruñean

Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin igoko dira oholtza gainera. Ikuskizuna beraien arteko mezu-elektronikoetan oinarritzen da.
 Aurten ere Bertsoaroa ospatuko da Iruñean. Gaur izango da lehenengo saioa, eta Internet Kafe ikuskizunaz gozatu ahal izango du bertaratzen denak. Saioa Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian izango da, arratsaldeko 20etan.

 Internet Kafe Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarinen emanaldia da. Elkarri bidalitako mezu-elektronikoetan oinarritzen da ikuskizuna. Mezu horietan gogoetak, inpresioak, pasadizoak, bidaietako inpresioak eta egoera pertsonalak tartekatzen dira. Dena den, mezuek bestelako elementuekin ere izan dezakete lotura, kantuekin eta poemekin, alegia.

 Ez da halako emanaldi bat egiten duten lehenengo aldia. Hemen klik eginez gero Internet Kafe ikuskizuneko bideo bat ikus daiteke. Orain dela hilabete batzuk Legazpin egindako saioaren zati bat da.

 Gaurkoaren ondoren, beste zenbait saio izango ditu Bertsoaroak:

  URRIAREN 20a, ASTEARTEA
 Iruñeko Udalaren Kultura Alorreko Hitzaldi Aretoan, Erraldoien Txokoan
 Arratsaldeko 20etan
 "Nafarroako Bertsozale Elkartea, iragana, oraina eta etorkizuna" mahai-ingurua
  Lontxo Aburuza, Bittor Elizagoien eta Joxema Leitza ariko dira hizlari moduan. Aurten 25 urte betetzen ditu Bertsozale Elkarteak, eta bere ibilbidearen lekuko izan dira hizlariak. Beraz, ikusitakoa kontatzeaz gain gerora zer gerta daitekeen ere hausnartzen saiatuko dira.

 URRIAREN 22a, OSTEGUNA
 Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian
 Arratsaldeko 20etan
 Bertso-saioa:
  Eneko Lazkoz
  Jon Elizetxe
  Xabier Terreros
  Jone Uria
  Miren Amuriza
  Aitzol Barandiaran

 URRIAREN 29a, OSTEGUNA
 Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian
 Arratsaldeko 20etan
 Bertso-saio berezia
  Nafarroako Bertsozale Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko antolatutako saioa da. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:
   Salbador Madariaga
   Manolo Arozena
   Bittor Elizagoien
   Xabier Silveira
   Julen Zelaieta
   Saioa Alkaiza

 AZAROAREN 3a, ASTEARTEA
 Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian
 Arratsaldeko 20etan
 Suzko Lilia
  Hedoi Etxartek eta Andoni Ercillak poesia errezitaldia egingo dute, Hedoi Etxarteren liburuan oinarrituta.

 AZAROAREN 5a, OSTEGUNA
 Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian
 Arratsaldeko 20etan
 Bertso-saioa:
  Julio Soto
  Erika Lagoma
  Andoni Egaña
  Igor Elortza
  Amets Arzallus
  Maialen Lujanbio

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra