Pobreziaren inguruko jaialdia izango da. Manu Goiogana, Estitxu Eizagirre, Mikel Arrillaga eta Ainhoa Agirreazaldegik kantatuko dute.
Hamaika Bertute ekimenak pobreziaren inguruko jaialdia eskainiko du gaur Donostian. Bulebarrean izango da saioa, iluntzeko 20etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:
Manu Goiogana
Estitxu Eizagirre
Mikel Arrillaga
Ainhoa Agirreazaldegi
Gaiak jartzen, berriz, Egoitz Aizpuru jardungo da.