Atalanten izango da, iluntzeko 19:30etan 2009-10-16

Paiadorea Bertsutan ikusi ahal izango da gaur Baionan

Kepa Etchandyk diasporari buruz egindako argazki-erakusketa estreinatuko da bertan. Ondoren, iluntzeko 21etan, Fredi eta Xabi Paia bertsolarien eta Wilson Saliwoncky paiadore argentinarraren arteko saioa ikusi ahal izango da.
Bertsolaritzarekin lotutako irudiak ikusi ahal izango dira gaur Baionako Atalanten, iluntzeko 19:30etatik aurrera. Ordu horretan estreinatuko da Kepa Etchandyk diasporari buruz egin duen argazki-erakusketa. Ondoren, iluntzeko 21etan, saio berezi baten grabazioa izango da ikusgai zineman. Alde batetik, Xabi eta Fredi Paia bertsolariak. Bestetik, Wilson Saliwoncky paiadore argentinarra. Horrez gain, Lankuk egindako dokumental baten zatiak ere izango dira ikusgai: Kulturarteko Bertso Bira 2009. Bira horretan Maialen Lujanbio, Xabi Paia eta Fredi Paya ibili ziren.

Albiste gehiago

Ipuin kontakizun musikatua 2026-10-19

Otsoko eta Xilili, herriz herri ipuin kantari

Bideopodcasta 2026-10-17

Bidegurutzean jarraitzen dugu

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta