Peru Abarrategi Sarrionaindia - elkarrizketa 2024-01-30

«Motibatuta nago Arabako Txapelketarako»

2024/ABT/elkarrizketak/xdz4_gra_20240129_edit01_Peruabarrategi_elkarrizketa.mp3.mp4
Peru Abarrategik Arabako txapelketako lehen final laurdena irabazi eta Aramaion kantatuko du finalaurrekoetan.

Peru Abarrategik Arabako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan kantatzeko txartela eskuratu du Izarrako final laurdena irabazita. Txapelketako lehen saioek duten zalantza puntuarekin baina eroso sentitu zen Abarrategi bertsotan. Aretoa bete jende bildu zen eta berotasun hori ere motibagarri gertatu zitzaion. Zortziko handiko ofizioan ari zen gusturen.

Arabako Txapelketak motibatuta eta prestatuta harrapatu duela adierazi Aramaioko bertsolariak, bertso eskolako asteroko dinamikan murgilduta. Duela bi urte Arabako txapela irabazi zuen, Txapelketa Nagusian kantatu zuen ondoren eta hainbat plaza egin ditu Abarrategik. Esperientzia aberasgarritzat du ibili hau.

Final laurdenetako koxka gaindituta, finalaurrekoetan bere herrian kantatzea egokitu zaio Peru Abarrategiri. Lehen aldia du txapelketan bere herrian kantatzen duena. Saio eder bat egin eta finalera sailkatzea jarri ditu helburutzat.

Entzun elkarrizketa osoa audioan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza