Ahozkotasuna eta Bertsolaritza 2009-05-07

Gipuzkoan kurtso bukaerako 57 jaialdi egingo dira eta 7.000 umek hartuko dute parte

Maiatza kurtso bukaerako jaialdien hilabetea da, Ikastetxeetan ahozkotasuna eta bertsolaritza irakasteko proiektuen baitan. Gipuzkoako Elkarteak herrialde honetako datuen berri eman du. 57 jaialdi egingo dira eta 7.000 umetik gora izango dira parte hartuko dutenak. Gipuzkoan, 40 herritan lantzen da proiektu hau. Euskal Herrian 12.500 ikasletara iristen da Bertsozale Elkarteak beste erakundeekin lantzen duen proiektu hau.
Kurtsoa zehar ikasi dutena oholtzaratzeko garaia heldu zaie Ahozkotasuna eta Bertsolaritza lantzen duten neska-mutikoei. Gipuzkoako Elkarteak herrialde honetako datuen berri eman du eta hilabete honetan 57 jaialdi egingo dira 40 herrietako ikastetxeetan, eta 7.000 umetik gora izango dira parte hartuko dutenak.
    Jaialdiak arratsaldean egiten dira, herriari begira, eta gurasoen presentzia ere handia izaten da, eta herri handietan 500-600 lagun ere biltzen dira ekitaldietan. Bertsoaren eta honek dakartzan baliabideen bitartez "irudimena, diskurtsoak garatzeko gaitasuna, hizkuntzarekiko harreman ludikoa, elkarrizketarako zein temarako baliabideak, arrazoiketa kritikoa" eta abar luze bat lantzen saiatzen dira proiektuaren partaide diren irakasle eta ikasleak,
Elkarteak berri eman duenez.  "Beti da motibagarri Ahozkotasuna eta Bertsolaritza proiektuan parte hartzen duten ikasleentzat ikasitakoa jendaurrera eramatea; jaialdi hauek ematen duten aukera baliatzea, beraz, modu bikaina da egiten duten ahaleginari esker ona adierazteko", Gipuzkoako Elkartearen hitzetan.
    Bertsolaritzaren eta ahozkotasuneren eremuaz gain, kurtso bukaerako jaialdi hauek badute bete berezitasun bat ere: Kasu askotan, herriko ikastetxe ezberdinetako umeek elkarrekin oholtza berean egiten duten ekitaldi bakarrenetakoa, edo bakarra izatea.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran