Maddi Ane Txoperena Iribarrenekin jokatu du buruz burukoa. Jendez lepo bete da Oñatiko Verdurihall aretoa eta sarrera guztiak agortuta jokatu da finala, giro beroan.
Sailkapen faseko azken bi saioak jokatu ziren atzo. 43 bertsolari ariko dira kantuan udazkeneko fasean. Nerea Ibarzabal egungo txapelduna ere hor izango da eta aurreko finalistetatik denek hartuko dute parte, txapelketa utzi duen Etxahun Lekuek salbu.
Bertsotan: Maider Arregi Markuleta, Iruri Altzerreka Martinez, Eli Zaldua Barquin, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Eli Pagola Apezetxe eta Janire Arrizabalaga Munduate. Bertsoa.eus-ek sei finalisten hitzak jaso ditu, finalera begira.
Talde giroa azpimarratu du gasteiztarrak, Peru Abarrategiren eskutik txapela jantzi berritan. Euskal Herriko finalerako gogotsu agertu da. Han egiten diren harremanen balioa nabarmendu du.
Zahar etxetan bertso saioak egiteko Adi-adin programa aurrera doa. Bertsoa.eus-ek Errenteriako Jesusen Bihotza egoitzako esperientzia jaso du, bertako dinamizatzaileen eta bertsolarien ahotsean.
Antolatzaileak pozik eta lanean jarraitzeko gogoz dira Lopetegiren irudia sozializatzeko proiektuak izan duen harrera beroarekin. Bertso eskolarentzat ere indarberritzea ekarri zuen egunak.
Erabiltzaile kopurua %55 inguru hazi da aurreko Txapelketa Nagusiko urtetik (2017) eta % 60 2021etik.560.000 bisita edo sarrera izan ditu webguneak, %70 mugikorretik. Erabiltzaileen % 52,8 gizonezkoak izan dira eta %47,2 emakumezkoak. 35-55 bitartean daude erabiltzaileen %50.