Onintza Enbeita Maguregi eta Ainhoa Urien Telletxe - Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kideak 2024-03-10

«Bertsozale Elkarteak markatuta duen norabidean gure ekarpena egiteko aukera moduan hartu dugu lehendakaritza ardura»

Bertsozale Elkarteak Lehendakaritza Taldea berritu du urteko Batzar Orokorrean. Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Ainhoa Urien izango dira berriak eta Xabi Igoak jarraituko du aurreko taldetik.

Bertsozale Elkarteak lehendakaritza Talde Lehendakaritza du 2018tik eta urteko Batzar Nagusiak talde berriaren osaketa onartu zuen atzo ahoz batez, Agurainen egindako Ohiko Batzarrean. Lauko taldea izango da: Onintza Enbeita, Ainhoa Urien, Sustrai Colina eta Xabi Igoak osatua. Xabi Igoa da aurreko taldetik jarraitzen duena: Ainhoa Urien, Onintza Enbeita eta Sustrai Colina, berriak. Erreleboa eman dutenak, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza eta Miren Artetxe. Aurretik, Gontzal Agotek eman zuen erreleboa.



Bertsoa.eus-ek Ainhoa Urien eta Onintza Enbeita elkarrizketatu ditu taldeko bozeramaile gisa. Azpimarratu dute taldeak ilusioz eta arduraz hartu duela Lehendakaritza ardura Bertsozale Elkartearen proiektuan ekarpena egiteko. 40 urteotan egindako lana aitortu dute. Baita errelebo aldaketa prozesuan izan den gertutasun eta transmisio lana ere.

2018ko gogotaldiko oinarrien gainean ekarpena egiteko aukera gisa hartu dute ardura eta borondatezko laneren ekarpena indartzea dute helburuetako bat.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu