Gipuzkoako txapelketa - Finala 2024-12-10

Ilusioz, lanerako eta elkarrizketarako gogoz Gipuzkoako finalistak

Finaleko argazkiaren aniztasuna azpimarratu dute finalistek eta bakoitzaren onena emateko aldartez igo nahi dute oholtzara larunbat arratsaldean Ilunben.

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Txapelketako finala aurkeztu du eta bertsolari bakoitzak azaldu du finalera begira nola kokatzen den eta zein helburu dituen, Ane Ezenarrok puntua jarrita. Ilusioa, lanerako gogoa, plazaren ederrari bertsotan erantzutea eta elkarrizketa izan dira bertsolariek nabarmendu dituzten kontzeptuetako batzuk. Bosgarren finala du Beñat Gaztelumendik; laugarrena Alaia Martinek; hirugarrena Oihana Iguaranek; bigarrena Ane Labakak eta Nerea Elustondok; eta lehenengoa Eneritz Artetxek, Andoni Rekondok eta Aner Euzkitzek. Bakoitzaren hasierako helburuen betetze mailaz harago, lan borobil bat utzi nahi dute larunbatean Ilunben.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza