Finala larunbatean Donostian, 17:00etan 2024-12-10

Gipuzkoako Txapelketa final borobil baten bila, 35 saio jokatu eta 12.000 lagunetik gora bilduta

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gaur eguedian aurkeztu du Gipuzkoako Txapelketako finala Donostian, zortzi finalistak eta aurkezleak bertan direla. Bertsolariak gogotsu agertu dira larunbatera begira txapelketako orain arteko lana borobiltzeko asmoz. Aurkezpenak ikusmina sortu du eta medioen presentzia handia izan da Ilunben. Ane Ezenarrok hartu du hitza Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen izenean eta zortzi bertsolariek hitz egin dute gero.

35 saio udaberritik hasita eta 12.000 lagunetik gora
Udaberrian hasi zen Gipuzkoako Txapelketako sailkapen fasea eta 35 saioren ondoren iritsi da final handira. Bidean, aretoetako jendetza izan da albiste nagusietako bat: 12.000 entzuletik gora bildu dira fase guztietakoak batuta. Finalaurrekoetan bertan, 4.000 pasa.

Haurren bertso eskolen sorrera gogoan
Gipuzkoako Bertsozale Elkartea aitortza berezia egiten ario zaio duela 50 urte haurren bertso eskolak sortzeko bidea abiatu zutenei eta orduko balioetan planteatu du txapelketa hau ere, bertsoa eta bertsogintza erdigunean jarrita. Arantzatzu Loidik jantziko dio irabazleari txapela eta Patxi Goikoleak emango dio saria 25 urtez beheko bertsolari onenari.

Txapelketaren antolakuntzan parte hartu edo lagundu duten guztiak ere eskertu ditu Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»