Bertsozale Elkartea eta Bortzirietako bertso eskolaren eskutik 2025-01-25

Bertso Eguna gaur Lesakan

Bertso Eguna gaur Lesakan
Goizean 'Oinak bidean' ibilaldia, bertso poteoa eta luntxa izango dira. Arratsaldean, jaialdia. Gauean, afaria eta bertso jarri musikatuak.

Zortzigarren Bertso Egun ibiltaria ospatuko da gaur Lesakan, Bertsozale Elkarteak Bortzirietako Bertso Eskolarekin batean antolatu duena. Lesakak eta eskualdeak bertsolaritzari egin dion ekarpenaren aitortza du Bertso Egun honek oinarrian eta goizetik ordu txikietara arteko festa eguna izango da gaurkoa.

Goizean, Oinak bideak ibilaldia egingo dute, Lesakako bertsolaritzaren historiaren inguruko ibilbide gidatua, erreferentziazko izan diren puntu eta guneetatik barrena. Ondoren, bertso poteoa. Epifora, Lilibertso eta Aramaioko bertso eskolako kideak ariko dira kantuan: Ane Zuazubiskar, Danel Herrarte, Iraide Onaindia, Manex Agirre, Eli Pagola, Maider Arregi, Oihana Arana, Uxue Alkorta, Aitor Etxebarriazarraga, Asier Galarza, Ibai Amillategi eta Iker Uriarte. Ondoren luntxa.

Arratsaldean jaialdia eta gauean bertso jarri musikatuak
Arratsaldeko 17:00etan bertso jaialdia izango da, Harriondoa kultur etxean: XXI mende, 25 (H)illbeltz Alaitz Rekondok gidatuta, Alaia Martin, Amets Arzallus, Julio Soto, Maddi Ane Txoperena, Nerea Ibarzabal eta Peru Abarrategi ariko dira kantuan.

Ondoren afaria izango da Juan Mari Lopez bertsolariaren sagardotegian eta bertso jarri musikatuen txanda etorriko da gero.

Arratsaldeko eta afaritarako sarrerak joan den astean agortu ziren. Goizeko eta eguerdiko ekitaldiak irekiak izango dira.
.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu