Otsailak 4 santa ageda bezpara 2025-02-04

Santa Ageda bezperako koplak gaur hainbat herri eta auzotan

Jexux Mari Irazu

Lurra gaur beste pixka bat gehiago esnatuko da makil kolpe, kopla eta soinarekin Euskal Herriko hainbat herri eta auzoetan. Asteartea izaki, joan den asteburuan ospatu zen hainbat herritan baina askok bezperari eusten diote. Herri gehienetan izaten dira Santa Ageda koroak eta horietako askotan bertsolariak. Oionen, esaterako, Arabako Kuadrillarteko bertso egun ekitaldia izango da gaurko santa eskea, euskaltegitik hasita.

Jardun molde asko ditu Santa Ageda bezperak eta horrek eragin handia du bertsolariaren lanean. Etxez-etxeko eskeak saio pertsonalizatuak dira eta etxekoak koplatzen dira. Badira kaleko gune jakinetan, tabernetan edo elkarte gastronomikoetan egiten diren santa eske ibiliak ere. Hor kokalekua bera eta publikoa izan ohi dira normalean kopla-gaiak. Badira plaza eta eremu irekietan egiten diren jardunak ere horrek kopla jarduna ere egoerara egokitzea eskatzen du.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza