Aitzol Astigarraga eta Jon Abril - Adimen artifizialean adituak 2025-04-01

«Adimen artifizialak ez lioke txapeldunari bertsotan irabaziko»

Bertsolaritzako informazioaren antolaketarako eta gizarteratzeko bideak errazteko aukerak ikusten dizkiote adimen artifizialari. Plazako bertsogintzan ez diote aparteko eraginik ikusten, bertso saioek adimen artifizialaren logikatik kanpo funtzionatzen dutelako.

Adimen artifiziala txoko guztietara sartzen ari da eta bertsotako gai bihurtu da azken bi urteotan. Mirari Martiarenak Jon Abril eta Aitzol Astigarraga elkarrizketatu ditu, gaian adituak eta bertso mundukoak biak, epaile lanetan urte askotan ibiliak, besteak beste. Elhuyar Fundazioko koordinatzaile da Jon Abril. Orai adimen artifizialeko guneko arduradun Aitzol Astigarraga.

Adimen artifiziala bertsolaritzako informazioaren antolaketarako eta gizarteratzeko bideak errazteko ikusten dute eta hor aukera ekar ditzakeela uste dute. Plazan, bertso saio baten eskeman, ez dute eragin arriskurik ikusten. Adimen artifiziala mekanikoki bertso bat egiteko gai izatera iritsi daitekeela uste arren, ez dute ikusten bertsoaren muina ordezka lezakeenik. Ezta txapeldunari bertsotan irabaziko liokeenik ere, Xakean bezala. Entzun elkarrizketa.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu