Egiar Otegi Torres - Gipuzkoako Eskolarteko Txapelduna 2025-04-07
Jexux Mari Irazu
Egiar Otegi bertsolari oiartzuarrak irabazi du aurtengo Gipuzkoako Eskolartekoa Azpeitian, 170 lagunen aurrean egindako finalean. Aitortu gustura sentitu zela eta bere bertsokideak oso ondo somatu zituela. Errenteriako Xenpelar bertso eskolan hasi zen lehenbizi Egiar Otegi eta egun Oiartzungo Martzelina bertso eskolan eta bietan dabil. Giro ona azpimarratu du. Gipuzkoako Eskolarteko etaparen balorazioaz galdetuta, egin duen progresioarekin gelditzen dela adierazi du.
Ekainean Euskal Herriko finala izango du hurrengo hitzordua. Bere lehenbizikoa izango da eta ahalik eta lasaien joan nahi luke. Entzun Bertsoa.eus-i eskainitako elkarrizketa.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu