atzo aurkeztu zuten Laudion, Aiaraldeko Ekintzen faktorian 2025-04-12

V. Señora Sariketa: plaza utzi edo jardun egonkorrik ez duten emakume eta genero disidenteak bertsotan

V. Señora Sariketa: plaza utzi edo jardun egonkorrik ez duten emakume eta genero disidenteak bertsotan
14 bertsolari ariko dira V. Señora Sariketan eta bikoteka hartuko dute parte: Ainhoa Comas eta Julen Eizagirre; Amaia Elizagoien eta Malen Alzuart; Irati Tolosa eta Joane Aldalur; Idoia Anzorandia eta Zihara Enbeita; Maddi Gallastegi eta Udane Mugerza; Lierni Rekondo eta Markel Laskurain. Aurten Ohorezko señora gonbidatuak ere izango ditu finalean: Kristina Mardaras eta Rosi Lazkano. Gai-jartzaileak: Lierni Altuna eta Jone Lizarralde.

Señora Sariketaren V. edizioa aurkeztu zuten atzo Laudion. Aurtengo parte hartzea berezia izango da: plaza utzi edo jardun egonkorrik ez duten emakume eta genero disidenteak ariko dira bertsotan. Bi kanporaketa eta finala izango ditu. Maiatzaren 10, 17 eta 31n izango dira saioak. Eskoriatzan eta Iurretan kanporaketak. Iruñean finala.

Señora Sariketako parte hartzaileak plazan ez dabiltzan bertsolariak izatea ondoko arrazoiek eragin dute, antolakuntzak prentsa oharrean jakinarazi duenez: «Bertso plazara jauzi egiteko bidea hertsia izan delako orain arte: herriko bertso eskolan hasi, Eskolartekoan arrakasta izan, hortik gazte sariketetako deia jaso eta sariren bat lortu, txapelketan izena emateko adorea izan eta adore hori izateko legitimitate publikoa sentitu, plaza guztiei baietz esan… (...) Bide hertsi horrek, historikoki, batez ere, emakumeak eta genero disidenteak baztertu ditu, nahiz eta, azken urteetan Eskolartekoetan eta gazte sariketetan bestelako panorama ageri den (feminismoak egindako lanaren ondorioz)».

Hori kontuan izanda, aurtengo sariketan kantuan arituko dira:

1- «Bide hegemonikoan hasi, baina bertso jarduna utzi duten emakume eta genero disidenteak».
2- «Plazan, bertso jardun egonkorrik ez duten emakume eta genero disidenteak».

14 bertsolari, bikoteka
V. Señora Sariketan 14 bertsolari ariko dira kantuan eta bikoteka hartuko dute parte. Kanporaketetan, 6 bikote.
-    Ainhoa Comas eta Julen Eizagirre
-    Amaia Elizagoien eta Malen Alzuart
-    Irati Tolosa eta Joane Aldalur
-    Idoia Anzorandia eta Zihara Enbeita
-    Maddi Gallastegi eta Udane Mugerza
-    Lierni Rekondo eta Markel Laskurain

Gai-jartzaileak:
-    Lierni Altuna
-    Jone Lizarralde

Kristina Mardaras eta Rosi Lazkano Ohorezko Señora gonbidatuak finalean
Señora Sariketako finalean ohorezko gondatuak izango dira: aurtengoan Rosi Lazkano eta Kristina Mardaras izango dira.

Saio guztiak bazkari formatuan
Señora Sariketako hiru saioak bazkari formatuan izango dira, Eskoritza, Iurreta eta Iruñean. 14:00etan bazkaria eta 17:00etan saioa.

Pameladunen jaialdia aurkezpenean
Aurkezpenaren ondoren, orain arteko 4 edizioetan pameladun izan diren bertsolariekin bertso saioa egin zuten atzo: Amaia Agirre, Ane Labaka, Maider Arregi eta Jone Uria. Gaiak jartzen, berriz, Danele Sarriugarte aritu zen. Bilboko Señora bertso eskolako kideek ere parte hartu zuten ekitaldian.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran