Bertxoko saria 2009-11-21

Jone Uria eta Enaitz Alustiza ere finalean ariko dira

Ostegun gauean izan zen azkeneko kanporaketa. Beraiekin batera aritu ziren Eneko Lazkoz, Ekaitz Samaniego, Iker Agirre eta Aitor Urbieta.
 Ostegunean jokatu zen Bertxoko sariko azkeneko kanporaketa, Gasteizko Errexala Elkartean. 60 bat lagun bertaratu ziren saioa jarraitzeko. Honako bertsolari hauek kantatu zuten Idoia Beitiaren esanetara:

 Eneko Lazkoz
 Ekaitz Samaniego
 Iker Agirre
 Aitor Urbieta
 Jone Uria
 Enaitz Alustiza

 Azkenean Jone Uria eta Enaitz Alustiza sailkatu ziren finalerako. Saioko bideo eta argazkiak ikusgai daude hemen. Finala abenduaren 4an izango da, Aramaioko sagardotegian, iluntzeko 20:30etan hasita. Honako bertsolari hauek sailkatu dira bertara:

 Ander Solozabal
 Jokin Labayen
 Mikel Artola
 Iñaki Viñaspre
 Jone Uria
 Enaitz Alustiza

 Afaltzera joateko izena emateko bi aukera daude. Telefonoa honako hau da: 945 010 505. E-mailez, berriz, hau da helbidea: araba@bertsozale.com. Abenduaren 2a baino lehen apuntatu behar da.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu