Zutabea 2025-05-30

«Azken finean, nik uste bertsoa nere bizitzatik ez dela inoiz irtengo»

«Azken finean, nik uste bertsoa nere bizitzatik ez dela inoiz irtengo»

Egoitz Gorosterrazu Elizagoien

Galdera ona Irati,erantzuna bi hitzetan ematen ahalko nizuke: Gauza aunitz.

Baino gehiagotan emango dizut.

Lehenik, mundu eder bat ezagutu izana. Horren errudun Bittor eta ama direla uste dut; batari entzutera joaten nintzelako eta maitemintzen hor hasi nintzelako, eta bertzea izan zelako lehenengoari entzutera eramaten ninduena. Baita ere, niretzat bertsotan jaio den bertsolari handienaren final eta bertsoak entzun eta gozatu izana, familiakoa izanda erraza ematen du, baina hainbertze bertsolari egonda, zaila izaten da familiakoa hainbeste mirestea eta berekin hainbeste gozatzea. Kasu honetan bertsotan gehiago gozatu dut berekin bere hitz eta istorioekin baino.

Eta nola ez bertsokideak, hasieran ezezagun ziren aunitz gaur egun lagun ditut: Irati Agesta, Bittori Elizalde, Malen Altzuart, Josu Sanjurjo, Maialen Belarra… Hasieran bakarrik Iker Gorosterrazu, Amaia Elizagoien eta Alazne Untxalo nituen ezagun bertso munduan, baina geroztik ehunka eta ehunka lagun egin ditut, betirako lagun handiak direnak.

Txapelketak ezagutzea eta jokatzea ere eman dit bertsoak: hainbeste miresten dituzun hoiekin kantatzea, bizitzan inoiz pentsatuko ez nuen momentu eder horiek bizitzea haiekin.

Kotxean lanera, edo leku batetik bertzera ere, bertsoa izaten dut lagun. Izan herriko saioak, txapelketak, plaza libreak edo aspaldiko saio eta txapelketak, Joxe Agirre, Lazkano, Xalbador… urte guzian entzuten ditut eta ez behin bakarrik. Azken finean, nik uste bertsoa nire bizitzatik ez dela inoiz irtengo. Urte aunitz dira elkarrekin elkarbizitzen eta ez naiz inoiz nazkatuko nire ustez, sobera maite duten gauza bat delako. Betiko izango dela uste dut.

Bittori, dantzak eta bertsoak dire zure bi afizio handienetakoak. Galdera honi erantzutea gustatuko litzaidake: zer ematen dizute batak eta zer besteak?

Albiste gehiago

Danele Sarriugarte - Señora Sariketaren balorazio elkarrizketa 2025-06-05

«Ikusi dugu bertsoa utzi zuten pertsona horiek bertsotan perfektamente egiten dutela»

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran