Zutabea 2025-06-30

Oso galdera zaila egin didazuna, Egoitz, baina batak zein besteak ematen didaten zerbaitekin erantzunen dizut lehendabizi: Gozamena.
Biak haur nintzenetik egin izan ditut, familia artean lehenengo eta modu formalago batean gero. Bietan sentitzen dudan gozamen eta plazera nabarmenduko nituzke, egunerokotasun korapilatsutik askatzen naute eta ordu gutxi batzuetan bada ere, soilik hori dut inguruan, bizipoza sentitzeraino.
Dantzan gorputzaren bitartez komunikatzen naiz, jolasten dut, aske mugitzen naiz…Gainera, asteko dinamikan pisu handia izateak bertako dantza kideak familikoak bihurtzea eragin du. Egun ditudan lagun handienetarikoak dantza taldekoak dira, eta ez dago maite duzuna maite duzunekin egitea baino ederragorik.
Bertsotan, berriz, errimatuz komunikatzen naiz, jolasten dut, neurri eta zurruntasunean aske sentitzen naiz… Askotan aipatu dudan bezala, aitaren aldeko familiatik heldu zait zaletasuna eta beraz, nire nortasunaren oinarritako bat dela esanen nuke. Era berean, jende zoragarria ezagutzeko aukera eman dit eta baita haur nintzeneko amets txiki batzuk betetzekoa ere.
Ezingo nuke ni naizena bata zein bestea gabe imajinatu. Asteko ordu asko ematen ditut horietan eta horrela izaten jarraitzea nahiko nuke. Niretzako hauek dira bizitzak ematen dizkigun plazer txikiak, zoriontsu sentitzen laguntzen gaituztenak.
Zu ere milaka gauzetan dabilena zara,Ekhiñe. Zeintzuk dira zuretzat bizitzako plazerak? Zerk eragiten dizu zoriona?
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28