Aramaioko Iturrieta sagardotegian 2009-12-04

Gaur jokatuko da Bertxoko sariketako finala

Ander Solozabal, Jokin Labayen, Mikel Artola, Iñaki Viñaspre, Jone Uria eta Enaitz Alustizak kantatuko dute. Gaiak Manex Agirrek ipiniko ditu.
  18 bertsolari gaztek parte hartu dute aurtengo Bertxoko sariketan. 3 kanporaketa jokatu ondoren, honako hauek sailkatu dira finalera:

 Ander Solozabal
 Jokin Labayen
 Mikel Artola
 Iñaki Viñaspre
 Jone Uria
 Enaitz Alustiza

 Gaur izango da finala, Aramaioko Iturrieta sagardotegian. Iluntzeko 20:30etan hasiko da saioa.

 Finalean Manex Agirre ariko da gai-jartzaile lanetan.

 Bertxoko sariketa 2007an sortu zen, Bagare sariaren ordez. Sariketa hark bezala, ariketa bereziak dauzka honako honek ere. Hasierako agurra puntuatu egiten da, eta bertsolariek kantu ezagun baten doinuan egin beharra daukate. Horrez gain, finalean, bakarkako lanean, bideo bati kantatu beharko diote.

 Sariketaren helburua honakoa da: Araba eta beste herrialdeetako 25 urte bitarteko gazteei aukera eta esperientzia ematea. Arabako Bertsozale Elkarteak eta Hala Bedi Irratiak antolatzen dute.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu