Eskolarteko txapelketa 2025-06-09

Nahia Etcheverry Gazte Xilabako txapeldun

Nahia Etcheverry Gazte Xilabako txapeldun
Unax Aizpurua gelditu zen bigarren, puntuz berdinduta. Euskal Herriko finalera sailkatuak: Lapurditik, Unax Aizpurua eta Amaiur Aizpuru; Nafarroa Behereatik, Nahia Etcheverry eta Goizane Etcheverry; Zuberoatik, Leina Alkhat.

Jexux Mari Irazu

Eskolarteko Txapelketako herrialdeetako azken finala jokatu zen larunbatean Itsasun. Amaiur Aizpurua Eskisabel, Goizane Etcheverry Lopepe, Nahia Etcheverry Lopepe, Unax Aizpurua Ibargarai, Leina Alkhat Larrandaburu eta Gana Berhokoirigoin Zubeldia aritu ziren kantuan, finaleko txartela Baigorriko kanporaketan eskuratuta. 

Nahia Etcheverryk irabazi zuen txapela final estu batean, Unax Aizpuruarekin puntuz berdinduta. Irabazleak, Aritz Bidegain Bertsularien lagunak elkarteko lehendakariak jantzi zion irabazleari txapela. Ideia originalena izan duen bertsoaren saria Unax Aizpuruak eskuratu zuen eta Marikarmen Albizuren eskutik jaso zuen. Aretoa jendez betea zela jokatu zen finala, Elixabete Etxandik aurkeztuta. 



Iparraldeko hiru lurraldeetatik bost ordezkari Euskal Herriko finalean
Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako bost ordezkari ariko dira Euskal Herriko finalean datorren larunbatean Arantzan: Lapurditik,  Bost bertsolari ariko dira Euskal Herriko finalean. Lapurditik, Unax Aizpurua eta Amaiur Aizpuru; Nafarroa Behereatik, Nahia Etcheverry eta Goizane Etcheverry; Zuberoatik, Leina Alkhat. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza