Gernika eta Iruñean izan da asteburuan 2009-11-26

Txapelketako saioak emango ditu Hitzetik Hortzerak

Horrez gain, lehiaketa bat jarri dute martxan, finalerako sarrerak zozketatuz. Bertsoak 2009 bertso antologiaz ariko dira, eta betiko atalak ere ikusgai izango dira.
 Aste honetan ere Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia izango da Hitzetik Hortzeraren ardatza. Asteburuan Gernika eta Iruñean izan dira saioak. Larunbatean, Gernikan, honela gelditu zen sailkapena:

 1-Sustrai Colina 655 puntu
 2-Igor Elorza 641 puntu
 3-Beñat Gaztelumendi 634,25 puntu
 4-Miren Amuriza 631,25 puntu
 5-Jone Uria 613,25 puntu
 6-Jon Martin 606,5 puntu

 Igandean, Iruñean, honela gelditu ziren gauzak:

  1.- Unai Iturriaga 692,25 puntu
  2.- Amets Arzallus 685,75 puntu
  3.- Aitor Mendiluze 669,75 puntu
  4.- Iñaki Zelaia 639,25 puntu
  5.- Julio Soto 628,5 puntu
  6.- Onintza Enbeita 620,75 puntu

 Bestalde, finalerako sarrerak ere zozketatuko dituzte. Zozketan parte hartzeko honako puntu honi erantzun behar zaio, "haizeak bidali du" doinuan: Nola ikusi duzu / aurten txapelketa. Erantzuna erredakzioko erantzungailuan grabatu behar da, izen-abizenekin. Hau da zenbakia: 943 005 506.

 Aste honetan atera den Bertsoa 2009 bertso antologiari ere tartea eskainiko diote programan. Horrez gain, ohiko atalak ere izango dira: zuri-beltzekoa, zapping-a, txapelketako pasadizoak, jasotako bideoa...

 Programa bi egunetan emitituko dute. Gaur ETB3n izango da, gaueko 22etan. Larunbatean izango da ETB1en, eguerdiko 13etan.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu