Nafarroako Bertsolari Txapelketa udazkenean 2025-07-03
48. Nafarroako Bertsolari Txapelketa udazkenean jokatuko da, urriaren 4an Auritzen hasita. 24 bertsolari ariko dira kantuan eta Txapelketa Nagusian sailkatzeko baliagarria izango da. Lekuei dagokionez, aurtengo Nafarroako Txapelketak baditu zenbait berezitasun: batetik, Finala Nafarroa Arenan jokatuko da lehenengoz, Anaitsunari lekukoa hartuta. "Nafarroan bertsolaritza izaten ari den gorakadari esker, urrats kuantitatibo eta kualitatiboa emateko apustua egin dugu" azaldu du Bertsozale Elkarteak.
Finalaurrekoetan ere beste jauzi bat egongo da: Tafallan jokatuko da azken finalaurrekoa. Txapelketako saioak jokatu izan dira lehen ere Tafallan baina ez pisu horretakoak. Beste bi finalaurrekoak Agoitzen eta Leitzan jokatuko dira.
Saioak eta datak
Urriak 4, Auritz - Auritzeko Kultur Etxea
Urriak 11, Mutiloa – Arangurengo Kultur Etxea
Urriak 18, Irurita – Gizarte Bilgunea
Urriak 26, Los Arcos – Kultur Etxea
Azaroak 1, Agoitz – Agoitzeko Kultur Etxea
Azaroak 8, Leitza – Leitzako Herri Aretoa
Azaroak 16, Tafalla – Tafallako Kulturgunea
Azaroak 29, Iruñea – Nafarroako Arena
Lau final-laurden, hiru finalaurreko eta finala
30 bertsolarik eman dute izena aurtengo txapelketan, eta behin sailkapen saioak igarota, 24 izango dira udazkeneko fasean. Lehen fasean lau saio izango dira: Auritzen, Mutiloan, Iruritan eta Los Arcosen. Azken horretan lehen aldiz izango da txapelketa saioa. Saio horietan kantatzen dutenetatik 18k egingo dute aurrera, finalaurrekoetara eta zortzi finalera. Finalean, buruz buru jokatuko da azken txanpa. Hor erabakiko da 2025eko txapelduna.
Parte hartzaile berriei dagokionez, Kattin Madariagak lehen aldiz hartuko du txapelketan, aurrekanporaketan sailkatzea lortuta. Antolakuntzak emandako datuen arabera, aurtengo edizioan Nafarro-ako hiru txapeldun ariko dira 24ko zerrendan: Julen Zelaieta, Julio Soto eta Saioa Alkaiza.
Kulturari, bereziki euskaraz egiten denari, eta euskarari ekarpen mamitsua egiten dio Nafarroako Txapelketak. Nafarroako lurralde osoan zehar euskal kulturaz gozatzeko topaleku bihurtzen da eta helburu horri erantzuten dio, bertsogintza helburuei ez ezik.
Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16
Atzo zendu zen Kuban 64 urte zituela 2025-06-13
Gaur aurkeztu dute Bilbon 2025-06-10
Danele Sarriugarte - Señora Sariketaren balorazio elkarrizketa 2025-06-05