Maddalen Arzallus Antia - Basarri Sariko irabazlea 2025-07-11

«Barruko korapiloak askatzeko modurik onena bertsoak idaztea izan da niretzat»

2025/bertsoa_audio_elkarrizketak/xdz4_gra_20250708_maddalenarzallus_bertsosortekin_harremana_au.mp3.mp4
Azken sei hilabetean bederatzi sorta inguru idatzi ditu eta «gustura» egiten duen lana du. Sariketa batera aurkezten duene lehen sorta izan da Basarri Saria irabazi duena.

Jexux Mari Irazu

Bertso sortekin harreman estu du Maddalen Arzallusek. Umetatik etxean garai bateko bertsolari askoren sorta asko entzun eta kantatu izan ditu. Buruz dakizki asko. Barruko korapiloak askatzeko ere lagungarri izan zaizkio sorta laburrak, beretzat gordetzen dituenak. Azken boladan, berriz, sorta luzeak jartzen ari da gai ezberdinen inguruan. Azken sei hilabeteotan bederatzi bat sorta jarri ditu eta bat bukatzerako beste ideia baten bila abiatzen da hendaiarra. Bertsoak bildu bertso jarriekiko duen harremana. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza