Finala urtarrilaren 31n Donibane Lohitzunen 2025-10-28

Datorren astean hasiko da Xilaba Txapelketa Bidarten. Maddi Ane Txoperena, Urreizti, Karlos Aizpurua, Aitor Servier, Elixabet Etxandi eta Nahia Sasco ariko dira kantuan, Xalbat Alzugaraik gaiak jarrita. 24 bertsolarik hartuko dute parte lehen fase honetan eta 18 sailkatuko dira bigarren fasera. Ondoren atsedena etorriko da eta urtarrilean jarraituko du, finalaurrekoekin. Finala urtarrilaren 31an izango da Donibane Lohitzunen. Xilabak txapeldun berria izango du.
Lehen faseko hurrengo saioak



Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza