Nafarroako Txapelketa - finalaurrekoak 2025-11-01

Gaur hasiko dira Nafarroako finalaurrekoak Agoitzen

Gaur hasiko dira Nafarroako finalaurrekoak Agoitzen
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian Ganbarako lana Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian

Nafarroako Bertsolari Txapelketak gaur ekingo dio finalaurreko faseari. 18 bertsolarik hartuko dute parte fase honetan eta hiru finalaurreko izango dira Nafarroa Arenan kantatuko duen zortzikotea erabakitzeko. Saioko hiru irabazleek eta bost puntuaziorik onenek eskuratuko dute txartel hori. Finalerako txartela ez ezik, Txapelketa Nagusirako txartela ere jokoan dute bertsolariek gaurko saioan. 

Gaur Agoizko Kultur Etxean, 17:30ean:
    Ekhiñe Zapiain Arlegi
    Eki Mateorena Zozaia
    Endika Legarra Nuin
    Eneko Lazkoz Martinez
    Julen Zelaieta Iriarte
    Saioa Alkaiza Guallar

Bertsolariek egin beharreko lanak: 15 bertso puntuagarri

    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian

Ganbarako lana
    Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian
    Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian


Azaroaren 8an, Leitzako Herri Aretoan, 17:30ean:
    Jabi Lezaun Landa
    Julio Soto Ezkurdia
    Kattin Madariaga Apaolaza
    Mikel Lasarte Cia
    Patxi Castillo Graciarena
    Sarai Robles Vitas

Azaroaren 16an, Tafallako Kulturgunean, 17:30ean:
    Amaia Elizagoien Varela
    Ekain Alegre Gil
    Joanes Illarregi Marzol
    Josu Sanjurjo Alzuri
    Xabat Illarregi Marzol
    Xabi Maia Etxeberria

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza