Gaur aurkeztu dute finala Bilbon 2025-12-10

Bizkaiko finala sarrerak agortzeko bidean, 4.000 salduta

Bizkaiko finala sarrerak agortzeko bidean, 4.000 salduta
Abenduaren 20an izango da finala eta 500 sarrera inguru gelditzen dira. Zortzi finalistak, txapel emailea eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariak izan dira gaurko aurkezpenean.

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala aurkeztu du gaur Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Bilbon, Casillan bertan. Hamar egun barru jokatu da finala eta dagoeneko 4.000 sarrera inguru salduta daude, antolakuntzak emandako informazioaren arabera. Casillak 4.500 inguruko aforoa du eta beraz azken 500 sarrerak gelditzen dira. 

Zortzi finalistak, txapel emailea eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariak izan dira aurkezpenean. Belate Olabarria lehendariak Bizkaiko Txapelketak orain arteko bidean izan duen arrakasta azpimarratu du. Jendearen harrera eta laguntzeko prestutasuna ere azpimarratu ditu.

Ondoren Arantza Plaza txapel emaileak hartu du hitza eta adierazi du barruko bulkada bati erantzunez eman ziola gonbidapenari baiezkoa. Aitortu du berak beti presente izan dituela ikasleak eta lankideak eta txapela emateko orduan ere berekin izango direla oholtzan. Arantza Plazak 20 urte egin ditu bertsolaritza irakasle eta transmisio lan hori aitortu nahi izan du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.

Bertsolariak lanerako gogoz
Bertsolariek, oro har, finalerako gogotsu eta zentratuta daudela azaldu dute, bakoitza bere etxeko lanak eginda. Final ona izateko baldintza guztiak betetzen direla uste dute eta txapelerako hautagaitza zabala ikusten dute. Bakoitzak orain arteko bidean izan dituen sentipenak eta finalera begirakoak azaldu ditu banan-bana. Bertsoak horiek guztiak jaso ditu eta bihartik aurrera zabalduko ditu.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza