Xilaba - final aitzinekoa 2026-01-15

Jexux Mari Irazu
Bardozen argituko da Xilabako finaleko seikotea larunbat honetan. Sei bertsolari hauek ariko dira kantuan Ezker Paretan, Ekhi Erremundegi Belokik gaiak emanda, 17:00etan Ezker paretan:
Aitor Servier Etxexuri
Irantzu Idoate Funosas
Karlos Aizpurua Etxarte
Maddi Ane Txoperena Iribarren
Patxi Iriart Hiribarren
Ramuntxo Christy Biscay
Oraingoz, Miren Artetxek du finaleko txartela ziurtatua, Baigorriko final aitzinekoa irabazita. Maddalen Arzallusek ia bi oinak finalean ditu, Baigorrin bigarren postua eta 535.5 puntu eskuratuta.
Finala Donibane Lohitzunen jokatuko da urtarrilaren 31ean. Dagoeneko Miren Artetxe dago zuzenean sailkatuta, Baigorriko final aitzinekoa irabazita.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza