Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026 2026-06-15

Txapelketan lurraldetasuna indartzeko joera egon da 40 urtean

Txapelketan lurraldetasuna indartzeko joera egon da 40 urtean
Kuota sistema berrituaren baitan, lehen faseko 42 bertsolariak honela sailkatzen dira; Gipuzkoako Txapelketatik 16 (% 38); Bizkaiko Txapelketatik 10 (% 23,8); Nafarroako Txapelketatik 7 (% 16,7); Xilabatik 5 (% 11,9); eta Arabako Txapelketatik 4, (% 9,5). Finalisten txartelak ez dute lurraldetasun gisa konputatzen.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bertsolarien datuek erakusten dute 40 urteko bidean lurraldetasuna indartzeko joera egon dela. Irizpide hori ez da berria, 1935-1936ko txapelketetan eta 60. hamarkadakoetan ere lurraldetasuna irizpide nagusietako bat izan zen. Aurtengo txapelketan beste pauso bat eman da joera horretan lurraldeen kuota sistema berrikusita: Araba, Nafarroa eta Iparraldeko bina bertsolari gehiago izango ditu Euskal Herriko Txapelketak aurrerantzean. Gipuzkoako eta Bizkaiko bertsolari kopurua bere horretan mantendu da. Hala, Arabako lurraldeari 4 postu dagozkio Euskal Herrikoan; Iparraldeari, 5; Nafarroari, 7; Bizkaiari, 10 eta Gipuzkoari, 16. 

Bertsolarien lurraldetasunari dagokionez, bi kontzeptu daude bereizi beharrekoak. Bata, herrialde bakoitzak Euskal Herriko Txapelketan parte hartzeko duen kuota finkoa; bestea, txapelketa bateko finalera iristeak hurrengo edizioan parte hartzeko ematen duen eskubidea. Konputo totala bien baturak osatzen du. Ondorengo bi taulan ageri dira bi kontzeptu horiek bereizita. Herrialdeetako txapelketatik sailkatu diren bertsolarien lurraldetasuna eta txapelketako bertsolari guztien lurraldetasuna, finalistak barne.

2022ko finalistak kontuak hartuta, aldiz, hauexek dira 2026ko txapelketako datuak:


Lurraldetasunaren bilakaera
Titularrean aipatu bezala, datuek erakusten dute lurraldetasunaren errealitatea orekatzeko joera egon dela azken 40 urteotan. 1989ko Txapelketan bertsolarien ia % 58 gipuzkoarrak ziren, % 24 bizkaitarrak,  % 13 Iparraldekoak eta % 5,4 nafarrak. Ez zen arabarrik. Datuek adierazten dutenez, bilakaera honetan batez ere Araba eta Nafarroa indartu dira. Iparraldeak baxualdi bat izan du zenbait urteetan eta 1989ko portzentaietara itzuli da. Bizkaiak bere presentzia zertxobait apaldu du eta Gipuzkoako ordezkaritza izan da gehien apaldu dena, baina oraindik lurralde horretako bertsolariak dira Euskal Herriko Txapelketako % 40.

Oinarri berria etorkizunerako
Herrialdeetako txapelketen ziklo honetan indarrean sartu den kuota sistemak markatuko du etorkizuneko lurraldetasuna. Eta hortik aurrera, finalisten zortzi txartelek osatuko du lurralde ordezkaritza.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu