Zutabea 2026-06-26

Santiago plaza, gure txokorik kutunena

Santiago plaza, gure txokorik kutunena

Maria Isabel Etxebarria Garitazelaia

Gogoan daukat , Maialen, zuen asperdura. Santiagon, Bilboko Jaietan ezagututako emakume taldea lagun egin nuen zuek neska-mutil handi egin zinetenean. Egia esan, talde honetako emakumeok ekintza ugari egiten dugu, baina batez ere, herriz-herri bertso saioak entzutera eta gozatzera joaten gara. Zuk galdetutakoa ere taldean erantzuten saiatuko gara, denon artean.

Bertsozale batek kontuan izan behar du beti nora joan behar den, herri ezaguna edo ezezaguna izan aldea dago eta. Ordua baino lehen joatea komeni da: aretoa non dagoen ikusi, kafea hartu, lagunekin eta bertaratzen diren ezagunekin hitz egin, kanpoko mahaitxoetan saltzen diren poltsa, euritako eta abaniko ikusi, eta behar bada, erosi. Baina garrantzitsuena, barruan leku egokia hartzea da (bestela, ez ikusi ez entzun).

Saioaren atsedenaldian, gure arteko kiniela egin eta kutixiaren bat jaten dugu. Bertsolariak kantuan dabiltzan bitartean isiltasuna nagusi izan behar da, baina, eztula egiteko gogoa badatorkigu, beti komeni da “Juanolaren bat” poltsan izatea.

Saioari buruzko gorabeherak etxerako bidaian aztertzen ditugu. Barre gustura egiten dugu elkarren komentarioak eta balorazioak entzuten!

Sarrerak erosi, garraioetaz informazioa lortu eta beste kontu txiki batzuk auzolanean egiten ditugu, gure artean lanak banatuz.

Guzti hau gure Bilboko “txokorik kutunena” bazterrean utzi gabe. Aste Nagusian Santiago Plazan batzen garenon artean, saioen antolaketan ibiltzen den Ainhoa Markinez egoten da, taldekideen aspaldiko laguna. Berari galdetzen dizkiogu bertsoen eta emanaldien inguruko zalantza guztiak.

Tarte hau aprobetxatuz …Pasatu den Arabako Bertsolari Txapelketan, Ainhoa, agurrak puntuazioa eta emaitzak jakin baino lehen abesten izan dituzte, Araban ohikoa da ala egiteko modua aldatu egin da?

Albiste gehiago

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Gaur hasiko da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 01 2026-09-24

Txapelketako zozketetako oroitzapenak

Bertso sariketa berezia 2026-09-24

Bertso Erronda itzuli da Bilboko alde zaharrera