Atal berria Bertsoan 2026-09-17

Irati Egibar Izeta
Bidegurutzean bideo-podcastaren lehen atalarekin estrenatu dugu podcastak batuko dituen txokoa. "Artea neurtu daiteke? Epaitu? Lehia bihurtu?" Bertsolaritzan behin eta berriz agertzen diren galdera horiei erantzunak aurkitu nahian solasaldian aritu dira Unai Iturriaga eta Oier Zuñiga. Hamabostean behin, bertsolari bat kulturgintzaren beste eremu bateko pertsona batekin solasaldian jarriko du Bideopodcastak, Onintza Legorburuk gidatuta.
Txapelketa podcastean
Podcastak atalak aukera emango du plazako saioak edo hastear den Euskal Herriko bertsolari txapelketako saoak podcast eran kontsumitzeko, bertsoaldi guztiak jarraian gozatuz.
Era berean, datorren astetik aurrera, Iritzienea atalean batuko ditugu Euskal Herriko txapelketako saioei buruzko iritziak ere, audio formatuan. Erika Lagoma Pombar eta Maddi Aiestaran Iparragirre arduratuko dira horretaz Hazparnen hasi eta Nafarroa Arenara iritsi bitartean.
Bertsolari Bertsozale
Horiez gain, Bertsolari Bertsozale-ren orain arteko atal guztiak ere bertan eskura dituzue. Xan Alkhat-en zuzendaritzapean, bersolari edo bertsozale hautatuek bertsoarekin duten harreman eta historia aletzen dituzte. Urritik aurrera, atal berriak entzungai izango dira.
Audio formatuan ere gozatu Bertsoaren eskaintzaz!
Urriaren 15ean 2026-10-13
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza